2026-04-29 19:19 UTC
Amaitzen ari gara 2025-2026 ikasturtea unibertsitateetan.
Nire iritzi subjektibo, profesional, partzial eta zintzoa: "AA" izurri bat da. 10 urtez unibertsitateko ikasketa prozesua saboteatuko du. Behar bada erabat deuseztu.
Baina ez daukagunez "adierazle" resultoirik, 20 urte beharko ditugu onartzeko.
Egoera: katastrofikoa, baina ez serioa.
Replies (2)
-
@birasuegi@mastodon.eus 2026-04-29 19:22
@txerren Animo denoi.
-
@Gailetagilearen_Alaba@mastodon.eus 2026-04-30 14:19
@txerren Guztiz bat nator zugaz. Minbizi antiunibertsitario bat da, ikaskuntzaren, gogoeta kritikoaren, heldutasun intelektualaren eta jakintzaren beraren suntsigarria, ingurumenarena izateaz gain. Eta, hala ere, EHUko agintaritza ere, dirudienez, liluratuta dago AArekin. Antza, saihetsezina da, Erdi Aroko Europan feudalismoa legez, K Le Guin parafraseatuz.