Elektrine lite

← Feed

@lurrazpikoliga@mastodon.eus

2026-05-22 17:38 UTC

Azken urteotan, fanzine azokak antolatzen hasi ginenetik, hedabide desberdinetatik gonbidatu gaituzte elkarrizketak egitera eta gure asmoetaz informatzera. Batzuetan, gure gogoak ez zeuden lekuetara zihoazen proposamenak ere heldu zaizkigu, eta eztabaida errefusatu ezean, hausnarketetan sartu gara gehienetan: norekin egin nahi dugu egiten duguna? Zeren alde eta zeren kontra? Zerk baldintzatzen du gure jarduna eta nondik ibili nahi dugu? 1/3

Replies (1)

  • @lurrazpikoliga@mastodon.eus 2026-05-22 17:38

    Gure denboren burujabe izatearren eta berehalakotasunaren hedabideen ikusmiratik aldendu nahian, hainbat hitz bildu ditugu fanzine eder baten. GUZTIZ analogikoki editatua. Motela. Ahots ugaritakoa. Kolektiboki hausnartua, idatzia eta erredaktatua. Mahaiak orekatzeko balio duena. Haginlariaren kontsultan irakurtzekoa. Maitakorra. 2/3

    Open ##4793209